DEITU EGINGO DIZUGU

DEITU EGINGO DIZUGU

ASEGURU ON-ON BAT,

ZURE NEGOZIOA BABESTEKO

ASEGURU ON-ON

BAT, NEGOZIOA

BABESTEKO

Aseguru oso-osoak, MAPFREren babesarekin.

Iraupen-konpromisorik gabe eta hiru hiletik behin ordainduta.

Eta deskontuarekin MASMOVILeko zure telefono-fakturan.

aseguru bat

Chica
Triangulos

Ez da besteak bezalakoa.

Gozatu baldintza esklusiboak zure negozio-aseguruan MAPFRErekin MASMOVILeko bezero izateagatik.

Hileko ordainketa

Hilero-hilero ordaindu dezakezu asegurua, telefonoa bezala, edo urtean behin, deskontu batekin.

Iraupen-konpromisorik gabe

Ezeztatu edo aldatu behar izanez gero, edozein hiruhilekoren amaieran egin dezakezu. Ez daukazu gehiago itxaron beharrik.

Ezustekorik gabeko prezioak

Ez baduzu eman parterik, MAPFREk ez dizu inoiz igoko prezioa KPIa baino gehiago. Kezka bat gutxiago.

Larrialdi-zerbitzua

Larrialdi-egoeretan, hiru ordu baino gutxiagoan iritsikoa gara. Bestela, dirua itzuliko dizugu. Hitz ematen dizugu!

Hiru minutuan emango dizugu zure asegururako prezio pertsonalizatua

Deitu egingo dizugu

ESTALDURA GUZTI-GUZTIAK DITUGU

Hitz egin gure agente batekin, behar dituzun estaldurak aukeratu ahal izateko. Ez gehiago, ez gutxiago.

ARRISKU ANITZETARAKO ASEGURUA ETEetarako

Zure negoziorako aseguru integrala, MAPFREren estaldurarik onenekin eta MASMOVILen modura erabat.

Hilean 8 €-ko deskontua, BEZa barne, zure telefonia-fakturan hiru hilabetez

ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA Autonomoentzat

Zure jarduerara ondoena egokitzen den nahitaezko asegurua profesionalentzat, MASMOVILen erako baldintzetan.

Hilean 5 €-ko deskontua (BEZa barne) egingo dizugu zure telefono-fakturan, hiru hilabetez.

ARRISKU ANITZETARAKO ASEGURUA ETEetarako

Zure negoziorako aseguru integrala, MAPFREren estaldurarik onenekin eta MASMOVILen modura erabat.

Hilean <strong>8 €-ko deskontua</strong>, BEZa barne, zure telefonia-fakturan hiru hilabetez

ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA Autonomoentzat

Zure jarduerara ondoena egokitzen den nahitaezko asegurua profesionalentzat, MASMOVILen erako baldintzetan.

Hilean <strong>5 €-ko deskontua</strong> (BEZa barne) egingo dizugu zure telefono-fakturan, hiru hilabetez.

Ohiko hondamendiak

Suteak, uholdeak, hondoratzeak, kalte elektrikoak... betiko susmagarriak.

Hausturak eta kalte estetikoak

Istripuz haustea kristalak, ispiluak, komunak, gainaldeak... eta dena lehen zegoen bezala uztearen kostua.

Lapurretak

Edozein lapurretagatik izango duzu konpentsazioa, barnean hartuta funtsak garraiatzea, kutxa erregistratzaileko edo kutxa gotorreko eskudirua, salgai-makinetakoa, eta abar.

Irabazi-galera

Jarduera geldituz gero, kalte-ordaina emango dizugu horrek sor diezazkizukeen galerengatik.

Erantzukizun zibila eta defentsa juridikoa

Sarturik daude ordaindu gabekoen erreklamazioa, kalteak eta merkatariak kontsumitzaile gisa dituen eskubideen defentsa (argia, gasa, bankuak, telefono-konpainiak).

Saltokientzako laguntza

Hozkailu bat hautsi zaizu eta hondatu egin da barruan zegoena? Laguntza informatikoa edo babes digitala behar dituzu? Horretarako dago asegurua.

Erantzukizun zibil profesionala

Barnean hartzen ditu negozioaren jardueraren ondorioz hirugarrenei eragindako kalteak.

Enplegatzaileentzako Erantzukizun Zibila

Barnean hartzen du aseguratutako jardueran gertatzen diren lan-istripuengatiko erantzukizun zibila.

Defentsa juridikoa

Prozedura juridiko edo administratibo batetik erator daitezkeen gastuak estaltzen ditu, baita aholkularitza-kostuak ere.

Zalantzaren bat duzu? Deitu doan, eta guk lagunduko dizugu argitzen.

Deitu egingo dizugu

MAPFREREN BERMEA DUEN ASEGURUA

Zergatik MAPFRE? Izan ere, uste dugu onenak direla arazoak konpontzen. Horrexegatik.

Aseguru osoa

Ziurtatu dugu estaldurak erabilgarriak direla eta ez dela ezertxo ere falta, eta, hala, asegururik osoenetako bat eskaintzen dugu.

Azkarra eta konprometitua

Teknikari-sare bikain batekin, urgentzia batek ere ez diezazun hondatu eguna. Eta arreta, berriz, denbora errekorrean.

Kalitaterik onenarekin

Bezero asebeteen rankingetan, MAPFRE izaten da beti liderra; ziurrenik, gauzak ondo egiten dituen seinale.

Aseguru osoa

Ziurtatu dugu estaldurak erabilgarriak direla eta ez dela ezertxo ere falta, eta, hala, asegururik osoenetako bat eskaintzen dugu.

Azkarra eta konprometitua

Teknikari-sare bikain batekin, urgentzia batek ere ez diezazun hondatu eguna. Eta arreta, berriz, denbora errekorrean.

Kalitaterik onenarekin

Bezero asebeteen rankingetan, MAPFRE izaten da beti liderra; ziurrenik, gauzak ondo egiten dituen seinale.

GORABEHERAREN BAT GERTATUZ GERO, PARTE EMATEA EZIN DA IZAN ARAZORIK HANDIENA

MAPFRE erabiltzaile guztien beharretara egokitzen da, eta erraztu egiten du parte emateko prozesua; horretarako, zenbait komunikazio-kanal ditu eskura, eguneko 24 orduetan prest.

  • Edozein gorabehera duzula, berehala artatuko zaitugu
  • Peritu bat bidaliko dugu eta kalteak ebaluatuko ditugu
  • Buru-belarri ekingo diegu konponketei
Teleoperadora MASMOVIL

INTZIDENTZIA BATEN BERRI EMAN EDO IZAPIDEREN BAT EGIN NAHI DUZU?

Gure asegurua kontratatua badaukazu, jarri harremanetan MAPFRErekin 918 366 486 edo 900 810 694 telefonoen bidez.

Era berean, online egin ditzakezu zure izapide guztiak, MAPFREren webguneko zure Bezeroaren Gunetik:

SARTU NIRE BEZEROAREN GUNEAN

edo deskargatu aplikazioa

Eta, MASMOVILekoa izateagatik, 3 ordu baino bizkorrago artatzen dira larrialdiak; bestela, dirua itzuliko dizugu.

Galdera ohikoak, erantzun argiak

OROKORRAK

SALTOKIAK

ERANTZUKIZUN ZIBILA

MASMOVIL Negocioseko bezero bat naiz. Nola jakin zein aseguru den egokia nire enpresarako eta ea nahitaezkoa den?

Deitu, eta aholkularitza espezializatua emango dizugu, zure negozioaren jarduera-motaren eta sektore bakoitzean ditugun estaldura espezifikoen arabera. Gainera, langileak badituzu zure ardurapean, dena ondo estalita edukitzeko beharrezko guztia gomendatuko dizugu.

MASMOVIL Negocioseko kontratatzera noa, baina aurretik ere MAPFRErekin neukan kontratatua asegurua. Izan dezaket deskontua MASMOVILen fakturan?

Bai, deitu eta dena kontatuko dizugu. Hala, onura berri horietaz gozatu ahal izango duzu MASMOVIL Negociosekoa izateagatik. Guk lagunduko dizuegu izapideekin.

Baja ematen badut MASMOVIL Negociosen, galdu egingo ditut aseguru honen deskontuak eta ezaugarri bereziak?

Tamalez, bai. Gure zerbitzuetan baja ematen baduzu, galdu egingo dituzu deskontuak, eta gainerako polizen baldintza berberak aplikatuko dizkizu MAPFREk.

Zer egin ezbeharren bat gertatzen bada nire saltokian edo langileren batekin?

MAPFRErekin jarri behar duzu zuzenean harremanetan, 918 366 486 edo 900 810 694 telefonora deituta. Hala, ahalik eta arinen kudeatu ahalko dugu zure ezbeharra.

Nire saltokirako asegurua kontratatzen badut, barne hartuko ditu hirugarrenei egindako kalteak ere?

Bai, hirugarrenekiko erantzukizuna ere sar dezakezu saltoki-aseguruan.

Argi daukat aseguratu egin behar dudala nire lokala, baina gomendatzen didazue erantzukizun zibila ere sartzea?

Negozio bat ere ez dago salbuetsita bezero, langile, hornitzaile eta abarri kalteak eragitetik. Erreklamazioak oso handiak izan daitezke, eta euskarri juridiko sendoa behar izaten dute. Gure gomendioa da gehitzea zure aseguruari.

Badu onura gehigarririk MASMOVILen erako MAPFREren saltoki-aseguruak?

Bai, aseguruak honako hauek hartzen ditu barnean:

  • Saltokiko brikolajea: brikolaje-zerbitzu ez urgente bat, saltokiko elektrizitatean, iturgintzan, sarrailagintzan eta abarretan izaniko ezusteko txikietarako.
  • Merkataritza jasangarria: energia-tarifen konparatzailea, energia aurrezteko plana, eta abar.
  • Laguntza informatikoa: zure material informatikoarekin premiaren bat baduzu, geuk lagunduko dizugu.
  • Eta gehiago ere bai. Deitu, eta guztiaren berri emango dizugu.

Ba al dago zibersegurtasun-estaldurarik saltokien aseguruan?

Bai, arrisku zibernetikoen estaldura ere gehitu diezaiokezu aseguruari; hala, aseguruak barne hartuko ditu kode maltzur informatikoak (malwarea) garbitzeko kostuak eta pribatutasuna urratzeagatik egin beharreko jakinarazpen-gastuak, eta berme bat izango duzu negozioa eten behar izanez gero.

Interesatzen zait lokala aseguratzea, ez banaiz haren jabea?

Bai, maizterra izanik ere interesatzen zaizu asegurua kontratatzea. Demagun komunitateak kalteak eragiten dizkizula uragatik behin eta berriz; defentsa-estaldurak babestuko zintuzke.

Zertarako behar dut erantzukizun zibileko aseguru bat?

Bada, hirugarrenen kalteetatik babesteko; kalte horiek izan litezke zure jarduerak eragindako lesio fisikoak, bai haien ondarean eragindako kalteak.

Nahitaezkoa da autonomo batek erantzukizun zibileko asegurua izatea?

Ez da nahitaezkoa legez, baina bai gomendagarria. Edozein profesionalek izan beharko luke aseguru bat, hirugarrenei eragin diezazkiekeen arriskuei aurre egiteko.

Gainera, autonomo batzuentzat (gas-instalatzaileentzat edo instalatzaile elektrikoentzat, adibidez), nahitaezkoa da aseguru hori.

Zer estaldura ditu MAPFREk MASMOVILen erara eskaintzen duen erantzukizun zibileko aseguruak?

Barnean hartzen ditu erantzukizun zibil orokorra, erantzukizun zibil patronala eta produktuen erantzukizun zibila.

Aseguruak barne hartzen ditu hirugarrenen instalazioetako kalteak?

Bai, barne hartzen ditu jarduerak hirugarrenen instalazioetan eragindako kalteak.

Llámanos y te ayudamos

Haz clic para iniciar la llamada

De Lunes a Domingo: 09:00 - 23:00

En MASMOVIL Mediación de Seguros vamos a tratar tus datos para informarte de nuestros productos y servicios, en relación con esta solicitud o en el futuro, hasta que nos retires tu consentimiento. Puedes ejercitar tus derechos con privacidadseguros@masmovil.com. Más Info aquí.