ASEGURU BIRIBILA
OSOA ETA PREZIO ESKLUSIBOAN
ASEGURU BIRIBILA
OSOA ETA PREZIO ESKLUSIBOAN
ASEGURU
BIRIBILAOSOA ETA PREZIO
ESKLUSIBOAN
Iraupen-konpromisorik gabe eta hilero ordaintzeko.
Zure asegurua, hilean 8 €-tik aurrera*
SI ERES MASMÓVIL
60
€/año
de dto.
IVA INCL
EN TU FACTURA DE TELÉFONO
MASMOVIL BAZARA
60
€/KO
dtu.
BEZa barne
ZURE TELEFONIA-FAKTURAN
Ez da besteak bezalakoa.
Hileko ordainketa
Hilero-hilero ordaindu dezakezu asegurua, telefonoa bezala, edo urtean behin, deskontu batekin.
Iraupen-konpromisorik gabe
Ezeztatu edo aldatu behar izanez gero, edozein hiruhilekoren amaieran egin dezakezu. Ez daukazu gehiago itxaron beharrik.
Ezustekorik gabeko prezioak
Ez baduzu eman parterik, MAPFREk ez dizu inoiz igoko prezioa KPIa baino gehiago. Kezka bat gutxiago.
Larrialdi-zerbitzua
Larrialdi-egoeretan, hiru ordu baino gutxiagoan iritsikoa gara. Bestela, dirua itzuliko dizugu. Hitz ematen dizugu!
MAPFREREN BERMEA DUEN ASEGURUA
Zergatik MAPFRE? Izan ere, uste dugu onenak direla arazoak konpontzen. Horrexegatik.
Aseguru osoa
Ziurtatu dugu estaldurak erabilgarriak direla eta ez dela ezertxo ere falta, eta, hala, asegururik osoenetako bat eskaintzen dugu.
Azkarra eta konprometitua
Teknikari-sare bikain batekin, urgentzia batek ere ez diezazun hondatu eguna. Eta arreta, berriz, denbora errekorrean.
Kalitaterik onenarekin
Bezero asebeteen rankingetan, MAPFRE izaten da beti liderra; ziurrenik, gauzak ondo egiten dituen seinale.
Aseguru osoa
Ziurtatu dugu estaldurak erabilgarriak direla eta ez dela ezertxo ere falta, eta, hala, asegururik osoenetako bat eskaintzen dugu.
Azkarra eta konprometitua
Teknikari-sare bikain batekin, urgentzia batek ere ez diezazun hondatu eguna. Eta arreta, berriz, denbora errekorrean.
Kalitaterik onenarekin
Bezero asebeteen rankingetan, MAPFRE izaten da beti liderra; ziurrenik, gauzak ondo egiten dituen seinale.
Zer babesten dugu?
Zure etxebizitza
Hau erraza da azaltzen. Osorik berreraikitzea ere bere gain hartzen du, kanpo-elementuak barne.
Altzariak
Etxebizitza batean zoruari edo hormei finkatuta ez dagoen guztia. Bestela esanda, mugi daitekeen guztia.
Erantzukizun zibila
Etxebizitza batean zoruari edo hormei finkatuta ez dagoen guztia. Bestela esanda, mugi daitekeen guztia.
Bitxiak eta objektu baliotsuak
Zehaztu etxean dituzun bitxien balioa, eta ordain bat emango dizugu. Hara zeinen erraza!
Zein egoeratan?
Jarraian zehazten ditugun egoeretan babesten ditugu goraxeago kontatu dizkizugun ondasunak.
Egoera batzuetan % 100 hartzen du bere gain, eta beste batzuetan, berriz, muga bat dago.
Suteak eta akats elektrikoak
Suteek, leherketek, ustekabeko keek eta tximistek sortutako arazoak.
Gehiago jakiteko
Bere gain hartzen ditu suteek, leherketek, ustekabeko keek eta tximistek eragindako kalteak. Bere gain hartzen ditu, orobat, aseguratutako ondasunetako kalte elektrikoak. Haizea eta ekaitzak: 80 km/h-tik gorako haizeek, 40 l/m2-tik gorako euriteek, harri-jasek eta elurrak eragindako kalteak. Hirugarren pertsonak: bere gain hartzen ditu ekintza bandalikoek eragindako kalteak, etxebizitzaren kanpoaldean egindako obren ondoriozko ustekabeko hondoratzeak, eta kanpotik datozen objektuen eta ibilgailuen talkak.
Ura eta fenomeno atmosferikoak
Uholdeak, hondoratzeak, haizeteak... ohiko fenomeno susmagarriak.
Gehiago jakiteko
Bere gain hartzen ditu hodietako hausturek, filtrazioek, ihesek eta uholdeek aldameneko etxebizitzetan eragindako kalteak. Era berean, bere gain hartzen ditu buxadurak ere, baina urtean gehienez ere esku-hartze bakarrarekin, 300 €-ko balioarekin. Bere gain hartzen ditu 80 km/h-tik gorako haizeek, 40 l/m2-tik gorako euriteek, harri-jasek eta elurrak eragindako kalteak.
Apurketak
Kristalak, ispiluak, komunak, gainaldeak eta abar ustekabean apurtzea. Berrikusi zerrenda osoa.
Gehiago jakiteko
Apurketen estaldurak 3.000 €-ko muga du pieza bakoitzeko. Kristalak: kristal, ispilu, beira eta beirateen ustekabeko hausturak hartzen ditu bere gain. Komunak: harraskak eta komunak barne hartzen ditu. Harrizko elementuak: metakrilatozko, marmolezko, granitozko altzariak, gainaldeak, erlaitzak edo antzekoak barne hartzen ditu. Sukaldeko plakak: barnean daude sukaldeko bitrozeramika-plakak.
Lapurretak etxe barruan zein kanpoan
Zure aseguruak, halaber, etxebizitzaren kanpoaldean larderiaz edo indarkeriaz eginiko lapurretak hartzen ditu bere gain.
Gehiago jakiteko
Zure etxean lapurrak sartuz gero, aseguratu dituzun gauza guztiak barne hartzen ditu zure aseguruak, baita etxebizitzan eragindako kalte guztiak ere. Lapurrak sartu badira eta etxea ez bazegoen ondo itxita, aseguruak 1.500 €-rainoko galerak hartuko ditu bere gain. Etxetik kanpo indarkeriaz edo larderiaz lapurtzen badizute, barne hartzen ditu arropa eta objektu pertsonalak, baita bitxiak ere, 600 €-ko mugarekin. Horretaz gainera, barne hartzen ditu, batetik, eskudirua lapurtzea, 150 €-raino, eta, bestetik, kreditu-txartelak iruzurrez erabiltzea, 600 €-raino. Etxetik kanpo ebastea eta bidegabe jabetzea ere bere gain hartzen ditu, 200 €-raino.
Kalte estetikoak
Konponketa baten ondoren, azken emaitza gustatzen ez bazaizu, dirua emango dizugu nahi bezala uzteko.
Gehiago jakiteko
Konponketaren ondoren, emaitza estetikoa ez bada bikaina (adibidez, kolore-desberdintasunak nabaritzen badira konpondutako elementuen eta gainerakoen artean), zure aseguruak 1.000 €-raino emango dizkizu zuzentzeko. Interesatzen bazaizu, igo dezakezu muga hori; halere, iruditzen zaigu ondo dagoela estaldura-maila hori.
Erantzukizun zibila, maskotak barne
Erantzukizun zibilaren barruan sartzen da txakurrentzako nahitaezko estaldura.
Gehiago jakiteko
Aseguratutako egoeraren batek legezko ondorioak baditu, zure aseguruak lege-kostuak ere hartzen ditu bere gain, 2.000 €-raino. Aseguruak bere gain hartzen ditu dizkizu, orobat, 200.000 €-rainoko erantzukizun zibileko erreklamazioak. Sartuta dago, era berean, betekizun berezirik ez duten maskotentzako nahitaezko erantzukizun zibila ere.
Sarrailagintza
Sarrailagile bat behar baduzu, etxe barruan itxita edo kanpoan giltzarik gabe gelditu zarelako.
Gehiago jakiteko
Sarrailagile bat behar baduzu premiaz, aseguruak bere gain hartzen ditu lehenbiziko hiru lanorduak. Denbora gehiago beharko balu konponketa-lanetarako, zure kontu, baita materialen kostua ere.
Brikolajea eta etxetresna elektrikoen konponketa
Oso mainatsua ez bazara (edo egiteko hoberik baduzu!).
Gehiago jakiteko
Sartuta daude urtean bi esku hartze, hiruna ordukoak. Brikolajea: Beharrezkoa izanez gero, zure kontu materialak eta hortik gorako orduak. Etxetresna elektrikoak konpontzea: materialak eta piezak barne, betiere konponketaren kostua ez bada 300 €-tik gorakoa edo ez bada gainditzen etxetresna elektrikoaren balioa.
Eta, estra bat nahi baduzu...
Aurreko egoera guztiak barne hartuko ditu aseguruak deskribatutako ezbeharretan, baina ez baldar samarra bazara eta ordenagailua lurrera erortzen bazaizu.
Babesturik nahi dituzu zure gauzak irristada eta estropezuetatik? Ba ez duzu estaldura hau gehitu besterik. Hara zeinen erraza!
Gehiago jakitekoUstekabeko beste haustura batzuk ere bere gain hartuko ditu aseguruak, hala nola erori eta hausten den lanpara bat edo telebista bat. Gainerako estalduretan ez bezala, kasu honetan konponketak 150 €-ko frankizia du kasu bakoitzeko. Eta, teknologia-elementuen kasuan, estaldura mugatua da (Konponketa-zerbitzuaren % 5en eta 3.000 €-ren artetik baliorik txikiena duena urteko).
INTZIDENTZIA BATEN BERRI EMAN EDO IZAPIDEREN BAT EGIN NAHI DUZU?
Asegurua kontratatu baduzu, jarri harremanetan MAPFRErekin 918 366 486 edo 900 810 694 telefonoen bidez.
Era berean, online egin ditzakezu zure izapide guztiak, MAPFREren webguneko zure Bezeroaren Gunetik:
edo deskargatu aplikazioa
Eta, MASMOVILekoa izateagatik, 3 ordu baino bizkorrago artatzen dira larrialdiak; bestela, dirua itzuliko dizugu.
Galdera ohikoak, erantzun argiak
KONTRATAZIOA
ESTALDURAK
ZURE POLIZAREN KUDEAKETA
PROZESIUA
Zenbat denbora behar da kontratatzeko?
Kontratatu dezaket nire oraingo poliza amaitu baino lehen?
Nork ematen dio baja nire aurreko aseguruari berria kontratatzen dudanean?
Zeren arabera zehazten da nire etxe-aseguruaren prezioa?
Aukeratu dezaket asegurua nola ordaindu?
Zer datu behar ditut aurrekontua kalkulatzeko?
DESKONTUAK
Zer gertatzen da dagoeneko MAPFREkoa banaiz? Galdu egingo dut deskonturen bat?
Izango dut deskonturik MASMOVILeko nire telefono-fakturan?
Zer gertatzen da bi etxe-aseguru baditut? Bi deskontu izango ditut MASMOVILen?
HIPOTEKAK
Beharrezkoa da asegurua hipotekarako
Nahitaezkoa da bankuak hipotekarekin eskaintzen didan asegurua kontratatzea
Hipotekarik ez badut, ez da beharrezkoa asegurua izatea
ALOKAIRUA
Alokairuan egonez gero, zer aseguratzen du jabeak eta zer maizterrak
Zer dira maizterraren ekintza bandalikoak
ESTALDURAK
Zer hartzen du bere gain arrisku orotako aseguru teknologikoak?
Etxetresna elektrikoen matxurak bere gain hartzen ditu aseguruak?
Zertan bereizten dira lapurreta eta ebasketa?
Zer gertatzen da hondamenditzat harturiko fenomenoekin?
Nola baloratzen da kalteak konpontzeko kostua?
EDUKITZAILEA ETA EDUKIA
Edukitzailea eta edukia. Zein da aldea?
Zer sartzen da edukitzaile gisa etxe-aseguruan?
Edukitzailea etxea bera da. Hau da:
- Etxebizitzaren egiturazko elementu guztiak (hormak, zoruak, teilatuak, eta abar), bai eta dekorazio-akaberak ere (parketa edo moldura, adibidez).
- Instalazioak, hala nola ur- eta gas-hodiak edo kable guztiak (entxufeak barne)
Edukitzailetzat hartzen dira garajeak, igerilekuak edo lorategiak?
Aseguruak barne hartzen ditu eraberritzeak ere?
Zer sartzen da eduki gisa etxe-aseguruan?
Edukia, erraz ulertu ahal izateko, etxe barruan dagoen eta mugi daitekeen guztia da. Hau da, etxebizitzan ditugun jabetza guztiak, hala nola arropa, altzariak, tresna elektronikoak edo baliozko objektuak (baita janaria ere!). Edukiari dagokionez, bi gauza garrantzitsu hartu behar dira kontuan:
- Asegurua kontratatzean adierazten dugun zenbatekoak aseguruaren kostuari eragiten dio, baina definitzen du, orobat, zenbateraino babesten gaituen ere.
- Bitxiek eta baliozko objektuek funtzionamendu propioa dute aseguruan, eta beste modu batera estaltzen dira.
Zer objektu hartzen dira edukitzat?
Zer ez du hartzen bere gain aseguruak?
Eduki gisa sartzen dira balio bereziko objektuak?
Nola baloratzen da edukia?
BITXIAK
Nola aseguratzen dira bitxiak?
Eta ez badauzkat gordeta bitxien fakturak? Nola egiaztatu haien balioa?
Zer egin kalte-ordainarekin ados egon ezean?
Zer gertatzen da bitxiak ez baditut aseguratzen bereizita?
KUDEAKETA
Nola eguneratu ditzaket harremanetarako datuak polizan?
Zer urrats egin behar ditut nire poliza berritzeko?
Egin dezaket aldaketarik nire egungo estalduretan?
Zer egin behar dut estaldura osagarri bat gehitu nahi izanez gero?
Zer kengarri daukat nire polizan eta nola funtzionatzen du?
PARTEAK
Nola eman parte arazo bat dudanean?
Zer dokumentazio eduki behar dut parteren bat aurkeztuz gero?
Zergak barne. Polizaren baldintza orokor eta partikularrei lotua. Baldintza horiek ikusteko, begiratu hemen . Urteko poliza, estaldurarako eta gutxieneko kapitaletarako gutxi gorabeherako prima duena, zeina aseguratutako arriskuak baldintzatua baitago.